XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Salbidea anaiak dira faborito gaur jokatuko den Arabako trontzalarien txapelketan

URIBARRI GAUBEAN jokatuko dira gaur eguerdian (13:00etan) Arabako trontzalarien txapelketak, bai gizonezkoen artean eta baita emakumezkoen artean ere.

Gizonezkoen txapelketan lau bikotek parte hartuko dute.

Horien artean faboritoak Satur eta Patxi Salbidea dira; Arabako eta Euskal Herriko egungo txapeldunak dira Salbidea anaiak.

Guaresti eta Elorza, Uriarte eta Velez de Mendizabal eta Garcia eta Olalde izango dira beste hiru bikoteak.

Emakumezkoen txapelketa lehenengo aldiz egingo da aurten.

Hiru bikotek parte hartuko dute.